Kontzeptuak

GORPUTZ JARRERA ZAINTZEA


KATEADURA MUSCULARRA

Doctora Françoise Mézières
Françoise Mézières

Francoise Mezieres jenio bat eta fisioterapeuta bikaina izan zen, 1909ko ekainaren 18an sortu zena, Hanóin (Vietnam), eta 1991n zendu. Kate muskularren kontzeptua eta mezieres metodoa sortu zituen. Kateadura muskularraren ondorioz, zenbait muskulu bakar bat balira bezala aritzen dira.

Ezinezkoa da muskulu bakar bat mugitzea. Gorputzarekin egiten dugun edozein keinuk muskulu talde bat inplikatuko du; horrenbestez, ezinezkoa da muskulu bakar bat laburtzea edo luzatzea, eta behar bezalako luzaketa bat lortzeko, kateadura muskular horien muturrak urrundu egin behar ditugu elkarren artetik

Kuraian egiten dugun lana ezagutza horietan oinarritzen da, eta esperientziaz eta umiltasunez, legatu horren aberastasuna areagotzen ahaleginduko gara.

IZAERA MUSKULARRA (luzatzearen garrantzia)

Gorputz-jarrerarekin egiten dugun lana azaltzen ahaleginduko gara; horretarako, bederatzi urte genituela (hor nonbait) ikastetxean ikasi genituen oinarrizko ezagutzak erabiliko ditugu. Denok ezagutzen ditugun kontzeptu horiei esker, uler dezakegu zer garrantzitsu den gorputza elastiko eta simetriko mantentzea.

Muskulu bat plastikoa eta elastikoa da, eta bai luzera bai lodiera alda ditzake. Grabitatearen aurrean ezin sostengatu berez, eta, horregatik, ainguratu egiten dira egitura zurrun bati, hots, eskeletoari. Grabitatearen aurrean eskeletoa sostengatzea eta mugimendua sortzea da muskuluaren xedea; horretarako, hezurretan ainguratu behar du, zenbait hezurretan zehazki, uzkurtzean ainguraketa horiek mugimendua sor dezaten gorputz-jarrera aldatuz.

estiramiento gato

Izaera plastikoagatik, bizkortu eta bolumena handitu dezakete, laburtuz edo ainguraketak hurbilduz, betiere uzkurtu beharrik gabe eta horrela iraunez luzatzen ditugun arte. Horrek gorputz-jarrera aldatzen du, normalean kurba naturalak areagotu eta/edo zuzentzen ditu, eta, era berean, errotazioak eta asimetria ere sor ditzake (hau da, gorputz-alde baten muskuluak beste aldekoek ez bezala jokatzea).

pizarra_huesos

Muskuluak zenbait hezurretan ainguratuta daudenez (ia denek artikulazio bat zeharkatzen dute), laburtzean, eta, batzuetan, bizkortzean ere, artikulazioan elkartzen diren hezurrak hurbiltzen dituzte elkarren artean, haien funtzionaltasuna arriskuan jarriz. Horri simetriaren faktorea gehitzen badiogu, litekeena da lerrokatuta egoteari uztea artikulazioaren bi aldeetako gorputz-atalek.
Izan ere, aingurak ardatz desberdinetan –artikulazioaren alde banatan– dituzten muskuluekin gertatzen den bezala; horiek, laburtzean, artikulazioaren alde banatan dituzten aingurak ardatz berean uzten dituzte, eta artikulazio hori batzen duten adarrek lerrokatuta egoteari uzten diote.

Muskuluen zurruntasunak arriskuan jartzen du gorputzaren funtzionaltasuna.

Luzatzea, ahalbidetzearen artea, estresari kontrajarriz.

Estresak muskulatura prestatzen du erreakzio-denbora minimora murrizteko; horren ondorioz, tentsio muskular arin eta kasik oharkabekoa egoten da modu jarraituan ia kateadura guztietan.

Estresak muskulua laburtzen badu, hura desagerrarazi behar dugu luzatu ahal izateko, alegia, bi puntu elkarren artetik urruntzeko. Edozein gauza elastiko luzatzean gertatzen den gauza bera da, hala nola txikle bat, goma bat…

Luzatzea proba gogorra da burmuinarentzat, defenditu beharra sentitzen baitu sentsazio intentsu baten aurrean. Luzatu nahi bada, lehenbizi nahitaez erlaxatu beharra dago burmuinaren erresistentzia gaindituta, sentsazio fisiko intentsuak izateko gaitasun handiagoa ahalbidetuz.

 

BIOMAGNETISMOA


Pare biomagnetikoaren teoria lantzen dugu, Isaac Goiz Durán doktore zoragarriarena, eta, horrenbestez, gorputzaren pHa orekatzea bilatzen dugu, imanen bitartez. Osasuna hobetzea da biomagnetismoaren helburua. Halere, Kuraian, gorputz-jarrera zaintzen adituak garen aldetik, ohartu gara pHren desorekek estresaren sistemak aktibatzen dituztela, eta, horien ondorioz, muskuluetako tentsio jarraituak eta inkontzienteak sortzen direla, baita asimetria ere.

 

Esan dezagun organismo bizidun batek, erasotua, jazarria edo haserretua (pHaren aldaketa) sentitzen denean, muskuluetako tentsio orokorra eta jarraitua sortzen duela defentsa gisa, hura eragin diona desagertu bitartean.

Gorputz-jarrerak zaintzeko zientzian, orain arte bagenekien gripeak jotako pertsona batek bere horretan mantendu dezakeela bere elastikotasuna, baina ezin duela areagotu, muskuluek uzkurtzeko eta laburtzeko joera baitute birusak organismoaren barnean dirauen bitartean.

Hain zuzen ere, pHa desorekatzen den foku gehienetan patogenoak kokatzen dira, eta gorputzak erasotzat jotzen dituenez, muskuluak laburtu egiten dira fokua zeharkatzen duten kateadura guztietan edo janzki muskularraren multzo osoan (kontzeptu hori erabiltzen dugu kateadura muskular guztiez batera hitz egiten dugunean). Laburbilduz, Kuraian pare biomagnetikoa erabiltzen dugu batez ere pertsona “estutu” ez dadin gehiago, oharkabean uzkurtu ez dadin, eta, halaber, gorputz-jarrera egokia lortzeko lana errazten eta indartzen dugu gero.

Doctor Isaac Goiz Durán
Doctor Isaac Goiz Durán

Azken batean pHa desorekatzen duen puntu bat izanez gero, zimiko bat eginen baligute bezala jokatzen dugu, gorputz osoa makurtzen baitugu mina, tentsioa, jazarpena, erasoa sentitzen dugun puntuaren aldera.

Kuraian patroi bat aurkitu nahi genuke jarrera eta biomagnetismoari lotuta, Txinako medikuntza tradizionalaren meridianoekin aurkitzen ditugun bezala, akupuntoreekin batera lan eginez.

Biomagnetismoarekin denborak esan beharko du, eta guk umiltasun osoz desiratu besterik ezin dugu egin.

 

 SIMETRIA


Leonardo Da Vinciren Vitruvioren gizona marrazkia erreferentzia hartuta (urrezko zenbakian oinarritutako marrazkia), ikus dezakegu gizakiaren jatorrizko diseinuan masa, bolumen eta luzera berdinak banatzen direla egituraren erdi-erdian dagoen grabitate-ardatzaren alde banatan.

 

Eraikin batean bezala, grabitatearen aurrean oinarri simetrikoa behar izaten baitu, horren gainean masa simetriko gehiago sendotu ahal izateko. Baldintza hori galtzen duen edozein egiturak tentsio bat sortuko du egituraren beraren kolapsoa saihesteko, edo grabitatearen indar bertikalagatik beragatik izanen duen erortzeko joera arintzeko.

Giza gorputzak oso burmuin adimentsua du, etengabe kalkulatzen duena behin eta berriz nolako tentsioa behar duen grabitate-ardatza gorputzaren erdian egon dadin, eta grabitatearen (indar bertikala, berdina denontzat) aurrean kolapsatzen ez den egitura izan dadin.

vitruvio-2

Arestian ikusi dugun bezala, kateadura muskularrak modu asimetrikoan laburtzen dira, eta, horren ondorioz, ohi ez bezalako tentsioak (kontrakturak) sortzen dira egituraren beste alde batean; horrela, tirabirak gertatzen dira gorputzari eusten dioten laburtzeen eta kontrakturen artean, zeinek hezur-gorputz gehiago mugitu.

Kuraian ez dugu askatzen kontraktura bat ere jakin gabe zergatik edo nondik heldu den. Kontraktura bat askatzen hasten bagara besterik gabe, zera esaten diogu burmuinari: “zuk ez dakizu zer egiten ari zaren”; beraz, kontraktura hori askatzean, horrek ere askatzen du atxiki edo sostengatzen duen hura. Horrek are gehiago laburtzen du berez laburtzeko prozesuan dagoen kateadura, eta, horrela, are hezur-gorputz gehiago mugitzen ditu, gorputz-jarrera okerra eraginez eta jatorrizko diseinutik aldenduz.

Zorionez, matematika-formula batek (Da Vinciren Vitruvioren gizona) zehaztuta dagoenez eta formula hori natura guztian zein gure ADNn ere badenez, bada gauza bat lagungarri duguna: gure gorputzeko zelula bakoitzak ezagutu egiten du, bere baitan ere biltzen baita. Ez dugu gorputz-jarrera berririk asmatzen, giza jarrera 20 milioi urteko eboluzioaren emaitza baita. Ezin hobea.

Izan ere, gurera etortzen diren pertsona gehienak kontrakturak direla-eta kexu dira; horiek muskuluak laburtzearen ondorio dira, eta mingarriak ez badira ere, bai nabaritzen ditugu haien eraginak (bai begi hutsez gorputz-jarreraren aldaketa antzemanez, bai ziur aski egituraren “kontrako aldean” –edo laburtze hori orekatzeko– sortutako kontrakturak eta zurrunak sentituz).

KIROLA


Gorputzaren jatorrizko diseinua mantenduta, estres erantsi bat sor diezaiokegu egiturari inolako kalterik eragin gabe. Zer nahiago duzu, gurpil txikiagoa edo desberdina duen Ferrari bat (asimetrikoa) edo lau gurpilak berdinak dituen Ford Fiesta bat (simetrikoa)?

 

Kirolari askok turboa eta hegala jartzen dizkiote auto asimetriko horri, eta motorrari are gehiago eskatzen diote, makina hobetuko dutelakoan. Baina, egia esan, estres handiagoa sortzen diote kolapsatzeko arriskuan dagoen egitura bati, eta ez dago horretarako prestatuta. Are gehiago bizkortuz ez da itzultzen gorputzaren jatorrizko diseinura. Gorputzaren funtzionaltasunaren %100 aprobetxatu nahi badugu, gorputzaren jatorrizko diseinuari eutsi besterik ez dugu. Kirolari batentzat ezinbestekoa da muskuluen oinarrizko mantentze-lana egiten jakitea elastikotasun orokor minimo bat eta simetria bat mantentzeko, jatorrizko diseinua mantentzeari begira (eta grabitate-ardatza gorputzaren erdian mantentzea).

AKUPUNTURA


Ikusi dugu jada kateadura muskularren eta meridianoen artean dagoen erlazioa. Izan ere, meridiano guztiak kateadura muskularretatik igarotzen dira, eta alderantziz ere bai. Meridiano bat askatzen bada, are hobeki lan eginen du hori zeharkatzen duen kateadurak. Puntu horietan elektroestimulazioarekin eta argi infragorriarekin lan egiten dugu, eta orratzen beldur diren horiei bestelako aukera bat ematen diegu, orratzik gabeko akupuntura-tratamendua eskainita.

 

DIEN CHAN


Vietnameko fazioterapia aurreratua, Bùi Quốc Châu doktoreak sortua; izan ere, islatze-eskema ugari aurkitu zituen bisaiatik estimulatzeko moduan direnak, eta horiek landuz gero, onura fisiko eta psikologiko interesgarriak lortzen dira.

 

Doktoreak aurkitutako BQC puntuak haztatuz gero, tratatu beharreko aldea lantzen duen burmuin-zatia estimulatzen dugu.

dien_chan2

Kuraian teknika hori erabiltzen dugu mina dagoen puntuak sendatzen eragin frogatua duelako, bidenabar elastikotasun eta simetria handiagoa lortuz.

HASPERENA


Kuraian egoera mental optimoan sartzeko behar ditugun tresnak erraztu eta irakasten ditugu, betiere edozein aldaketa muskular lortzeari begira.

 

Hasperena, aldaketaren hatsa.
Hasperena inozoa bezain zorrotza da. Ematen du hatsa kanporatzea besterik ez dela, baina egiazkoa bada, hasperen batek honakoak ere ekartzen ditu berekin: zerbait uztea, onartzea, erresistentzia egiteko edo egoera kontrolatzeko gogoa galtzea (orainaldia).

Hasperenak oharkabean gertatzen den edozein muskulu-uzkurdura desagerrarazi nahi du, baita pentsamendu etengabea edo begiztaren egoera ere. Hau da, gorputza estutua, tenk eginda, eta burua pentsatzen izanez gero, zaila da hasperen egitea eta luzatzea.

Esan dezagun luzatzeko orduan estresa ez dela gure laguna, eta ez digula laguntzen gure gorputzean edo bizimoduan aldaketa bat sartzen.

Estresa ez da txarra. Ohartu ez bagara ere, makina bat alditan salbatu digu bizia, baina nabarmendu behar da, baita ere, estresa luzatuz gero istripuak eta osasun txarra izateko arrisku handiagoa izaten dugula.

Zoragarria litzateke noiz aktibatu behar den “kontrolatu” ahal izatea. Estresak gorputza prestatzen du, adibidez, oraintxe bertan tigre batengandik ihes egiteko (hil edo biziko kontua) eta kontu emozionaletarako aktibatzen dugu (pentsa horrek dakarren guztia); bestelako egoera batzuetan ere pizten da, adibidez dentistarenera berandu iristean, akzio-film bat ikusten dugunean…

Lehenik eta behin, hasperenak itzali egiten du. Eta, une labur batez, lobulu frontalerako sarbidea ematen dizuten garun-uhinak sortzen ditu (lotan, meditazioan), eta, izan ere, bertan sortzen omen da borondatea. Horrela, pertsona batek bere borondatea gauzatu dezake, gorputzean aldaketa bat ahalbidetuz, kasu honetan luzaketa bat (alegia, bi puntu elkarren artetik urruntzea). Espezie gisa eboluzionatzeko ditugun arma onenak lapurtu liezazkiguke estresak, bakar-bakarrik gure burmuinaren parte primitiboenak erabiltzen baititu.