Milaka urteko teknika/filosofia da, eta gizakiaren behaketa sakonean eta naturaren zikloei jarraituz ingurunearekin duen interakzioan oinarritzen da.

Berez, Txinako medikuntza tradizionalak gauza asko konpon ditzake, baina, horrez gain, oso tresna garrantzitsua da beste terapiak lagundu eta osatzeko.Beste teknika batzuekin guztiz bateragarria da.

Haren arabera, bizi-energiaren (Qi) fluxu askearen desorekaren ondorioz gertatzen dira gaixotasunak.

Qi-ak oreka emozionala, mentala eta fisikoa erregulatzen ditu.

Teknika/filosofia horren teoriek Yin eta Yang-a eta bost elementuak dituzte oinarri. Diagnostikoa funtsezkoa da eta, horregatik, galderak egiteaz eta pultsuari eta morfodignostikoari (begiak, mingaina…) behatzeaz gain, uste dugu ezinbestekoa dela Kinesiologiaren inguruan dugun ezagutza zabalarekin laguntzea.

Txinako medikuntza tradizionalerako erabiltzen ditugun tresnak honako hauek dira:

  • Akupuntura eta moxibustioia. Txinako medikuntzaren arabera, gorputza organoekin, erraiekin eta bizi-energia antolatzen duten beste puntu batzuekin konektatuta dauden kanalen multzoa da. Presio, elektroestimulazio, orratz edo moxen bidez (prentsatutako artemisia mina da eta, behin errez gero, beroaren bidez puntuak estimulatzen laguntzen du), oreka itzultzea lortzen dugu.

 

  • Aurikuloterapia. Belarrian organoak eta gorputzeko beste atal batzuk daude ordezkatuta, eta puntu horien bidez lortzen dugu atal horietan ere eragitea.

 

  • Feng-Shui. Oreka eta ongizatea energetikoki osasuntsua den lan-ingurune/etxe baten sinonimoa dira (printzipio bera espazio bati aplika dakioke). Gure gorputzaren eta inguruaren arteko harremana hain estua denez, tresna hori ezinbesteko baliabidea da gure ongizaterako.
    Nahi duenak etxearen edo interesatzen zaion beste edozein espazioren plano bat ekar dezake, aztertu eta baloratzeko.

Ikusi dugu zer lotura dagoen muskulu-kateamenduen eta meridianoen artean. Izan ere, meridiano guztiak muskulu-kateamenduetatik igarotzen dira, eta alderantziz. Meridiano bat askatzeak meridianoa zeharkatzen duen kateamendua hobeto lantzea ahalbidetzen du.

Elektroestimulazioarekin lan egiten dugu puntu horietan, eta, horrela, orratzik gabe eman dezakegu tratamendua.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.