
«LUZATZEA ONARTZEAREN ARTEA DA» X.L.
Masajeen eta luzaketen bidez, muskulatura landuko dugu, Françoise Mézièresek aurkitutako muskulu-kateamenduan eta gorputz-jarrera berrordenatzeko lan-metodoan oinarrituta.
- Muskulu-zurruntasunak eragindako ondoezak azkar murriztea.
- Kirol-errendimendua azkar hobetzea.
- Kirola – tonifikazioa – muskuluen laburtzea – malfuntzioa (gorputz-jarreraren alterazioa)
- Kasua doan aztertzea (15-20 minutu). Deitu hitzordua eskatzeko.
Banakakoa
Beste teknika batzuekin hastea gomendatzen dugu, hala nola biomagnetismoarekin, bai giharrak laburtzen dituen faktore nagusia kentzeko, bai malgutzeko eta gorputzean simetria lortzeko behar den denbora nabarmen murrizteko.
Banakako saioan, posturologoak masajea eman eta luzatu egiten du, elastikotasun orokor eta simetria handiagoa emateko. Muskulu-kateamenduaz ari garenez, prozesuak muskulu guztiak inplikatzen ditu beti. Horregatik, gure saioetan, posturologook bezeroari bere neurrira egindako mantentzea prestatzen irakasten diogu, gure lana osatu eta gurekiko mendekotasuna baztertzeko.
* (Agerikoa dena ezin dugu ukatu: biomagnetismo-saioren bat jasotzeak lagundu eta bizkortu egiten dute muskuluak lantzeko ondorengo lana. Gomendagarria da, beraz, biomagnetismo-saioren batekin hastea, gure ustez giharrak laburtzen dituen faktore nagusietako bat kentzeko.)
Taldekakoa
Gehienez 11 laguneko taldetan, eta posturologo baten gidaritzapean, nork bere buruari masajeak ematen eta behar bezala luzatzen ikasiko du, Kuraian lantzen ditugun kontzeptu guztiak kontuan hartuta. Taldearen helburuetako bat da banakako arreta jasotzen ari den pertsonak prozesua amaitu ahal izatea behin ondoeza gainditu duenean; horrela, dirua aurreztuko du eta bere ezagutza ahalik eta gehien handituko du. Hemen norberaren mantentzerako beharrezko espazioa aurkituko du eta, hala, ondoeza ezabatuko du, baita kirol-errendimendua handitu ere.
Gainera, hainbat erlaxazio-teknika irakasten ditugu, gorputzarekiko kontzientzia handitzeko prozesu horretan laguntzeko
- Biomagnetismoarekin konbinatua
- Intentsiboa
- Baldintzak: Probatu egun 1 doan
Nazioarteko zerbitzua:
Batez ere atzerrian bizi diren pertsonentzat pentsatuta dago; hala, gure lanerako sarbidea errazten diegu, baliabideak eta dirua aurreztuta. Ahalik eta denbora laburrenean etekin eta eraginkortasun handia bilatzen duten pertsonentzat ere pentsatuta dago.
Ordutegiak
Urte osoan, uztailean eta abuztuan izan ezik.
Asteazkena
- 10:30 – 12:30
- 19:00 – 21:00
Osteguna
- 18:00 – 20:00
Ordutegiak
uztaila eta abuztua:
Asteazkena
- 10:30 – 12:30
- 19:00 – 21:00
Muskulu-kateamendua

Françoise Mézières Vietnamen jaio eta hazi zen, eta han ikusi eta ikasi ahal izan zuen nola lantzen zituzten ondoren berak muskulu-kateamenduak deitu zituenak.
Asiako hego-ekialde osoan egiten duten moduan, muskulu-kateamenduak artatzen eta lantzen dituzte masajeetan (adibidez, Bangkokeko eta Chiang Maiko masaje tradizionaleko eskoletan).
Halaber, Indian, muskulu-kateamenduak lantzen dituzte yogako luzaketetan; izan ere, halaxe ageri dira Asiako kultura horietako milaka urteko testuetan.
Masaje eta luzatze horiek mendebaldeko posturologian jasotzen dira, eta halaxe dokumentatu zuen Mézièresek .
Muskulu-kateamenduak esan nahi du hainbat muskuluk bakar bat balira bezala funtzionatzen dutela. Zehazki, faszien bidez batzen direnez, unitate bakar bat edo “muskulu-jantzi” bat balira bezala jokatzen dute.
Ezinezkoa da bakarrik muskulu bat mugitzea. Gorputzarekin egiten dugun edozein keinuk muskulu multzo bat inplikatuko du; beraz, ezinezkoa da bakarrik muskulu bat laburtzea edo luzatzea, eta, horregatik, luzaketa eraginkorra izan dadin, urrundu egin behar dira muskulu-kateamendu horien muturrak.
Kuraian egiten dugun lanak ezagutza horiek ditu oinarri eta, esperientzia eta umiltasuna lagun, ondare horren aberastasuna handitzen saiatuko gara.
Izaera muskularra (luzatzearen garrantzia)
Bederatzi urterekin (gutxi gorabehera) eskolan ikasi genituen oinarrizko ezagutzak erabiliz, gorputz-jarreran egiten dugun lana azaltzen saiatuko gara. Guztiok partekatzen ditugun kontzeptu horiekin, elastiko eta simetriko mantentzearen garrantzia ulertu ahal izango dugu.
Muskuluak plastikoak eta elastikoak dira, eta luzera eta lodiera alda ditzakete. Berez ezin lukete grabitatearen aurrean eutsi laguntzarik gabe, eta, horregatik, estruktura zurrun batean ainguratzen dira, hau da, eskeletoan. Giharraren helburua da grabitatearen aurrean eskeletoari eustea eta mugimendua sortzea; horretarako, hezurretan ainguratu behar da, are gehiago, hainbat hezurretan, uzkurtzean, ainguraketek mugimendua sor dezaten eta gorputz-jarrera alda dadin.
Plastikoak direnez, tonifikatu egin daitezke, eta bolumena handitu, laburtuz edo ainguraketak hurbilduz, uzkurtu beharrik gabe; eta horrela mantentzen dira luzatu arte. Horrek gorputz-jarrera aldatzen du, kurba naturalak handitzen eta/edo zuzentzen baititu gehienetan, eta errotazioak eta asimetria ere eragin ditzake (hau da, gorputzaren alde bateko muskulaturak beste aldekoak ez bezala jokatzea).
Giharrak, hezur ezberdinetan ainguratuta daudenez (ia guztiek artikulazio bat zeharkatzen dute), laburtzen direnean eta, batzuetan, tonifikatzen direnean, artikulazioan elkartzen diren hezurrak hurbiltzen dituzte, eta, ondorioz, funtzionaltasunean eragina dute. Horri simetriaren faktorea gehitzen badiogu, oso litekeena da artikulazioaren bi aldeetako gorputz-adarrak lerrokatuta ez egotea. Hala gertatzen da ainguraketak ardatz desberdinetan, artikulazioaren bi aldeetan, dituzten muskuluekin: laburtzen direnean, artikulazioaren bi aldeetako ainguraketak ardatz berean uzteko joera dute, eta artikulazio horrek lotzen dituen gorputz-adarrek lerrokatuta egoteari uzten diote.
Muskuluen zurruntasunak gorputzaren funtzionalitatean eragina du.
Luzatzea, estresari kontra egiteko onartzearen artea:
Kuraian edozein aldaketa muskularretarako egoera mental optimoa lortzeko behar diren tresnak ematen eta irakasten ditugu.
Estresak muskulatura prestatzen du erreakzio-denbora ahalik eta gehien murrizteko; horrek dakar tentsio muskular arina (eta batzuetan hautemanezina) mantentzea kateamendu guztietan.
Estresak muskulua laburtzen badu, estres hori kendu behar dugu luzatu ahal izateko, hau da, bi puntu urrundu. Edozein gauza elastiko (txikle bat, goma bat…) luzatzen dugunean gertatzen den gauza bera da.
Luzatu gabe ezin da gorputzaren jatorrizko diseinura itzuli
Luzatzea proba gogorra da garunarentzat, sentsazio bortitz baten aurrean defendatzeko beharra sentitzen baitu. Luzatu nahi bada, erlaxatzea eta garunaren erresistentzia gainditzea ezinbestekoa da, hau da, sentsazio fisiko intentsuak izateko ahalmena handitzea.
Esan dezagun estresa ez dela gure aliatua luzaketak egiteko orduan, ezta gure gorputzean edo bizitzan aldaketa bat egiteko orduan ere…
Estresa ez da txarra. Ez gara jabetzen, baina hamaika aldiz salbatu digu bizia. Dena dela, azpimarratu beharra dago estres-egoera luze batek istripuak eta osasun txarra izateko aukerak handitzen dituela. Estres hori gorputz osora ez zabaltzeko behar diren baliabideak edukitzea da gure beste helburuetako bat.
Simetria
Leonardo da Vinciren “Vitruvioren gizona” marrazkia (urre-zenbakian oinarritutakoa) erreferentziatzat hartzen badugu, ikusiko dugu gizakiaren hasierako estrukturan edo diseinuan masa, bolumena eta luzera berdin banatuta daudela grabitate-ardatzaren alde batean zein bestean; izan ere, ardatz hori estrukturaren erdian bertan dago.
Gauza bera gertatzen da erakinetan: grabitatea dela eta, oinarri simetriko bat behar dute, horren gainean masa simetriko gehiago finkatzeko. Kondizio hori galtzen duen edozein estrukturak tentsioa sortuko du, eta tentsio horrek egitura bera grabitatearen indar bertikala dela-eta kolapsatzea edo erortzeko joera ekidingo du.
Giza gorputzak garun oso adimentsua du bidelagun: behin eta berriz kalkulatzen du grabitate-ardatza gorputzean zentratuta egoteko eta grabitatearen aurrean estruktura ez kolapsatzeko behar den tentsioa (indar bertikal horrek berdin eragiten digu guztioi).
Lehen ikusi dugun moduan, muskulu-kateamendu asimetrikoak laburtu egiten dira, eta, horren ondorioz, zerbaitek ezohiko tentsioa jasaten du egituraren beste aldean (kontrakturak). Hala, gorputza tira eta laxa hasten da, laburtzen diren muskuluen eta horiei eusten dieten kontrakturen artean, biak hezur-talde gehien desplazatzeko ahaleginean.
Kuraian ez dugu kontraktura bat askatzen bere existentziaren jatorria edo arrazoia jakin gabe. Kontraktura bat askatzen hasten garenean, garunari “ez dakizu zertan ari zaren” esango bagenio bezala da; beraz, kontraktura hori askatzean, heltzen edo eusten duen hori ere askatu egiten da.Horrek laburtze prozesuan dagoen kateamendua are gehiago laburtzea eragiten du eta, hala, hezur-talde gehiago mugitzea; ondorioz, gorputz-jarrera okerrera aldatu, eta jatorrizko diseinutik aldendu egiten da.
Zorionez, diseinu hori (Da Vinciren “Vitruvioren gizona”) natura osoan gertatzen den formula matematiko batek zehazten du, gure DNAn jasota dagoena; izan ere, gorputzeko zelula bakoitzak antzeman eta txertatu egiten du, eta horixe dugu aliatu. Ez dugu gorputz-jarrera berririk asmatzen, gizakiaren gorputz-jarrera 20 milioi urteko eboluzioaren ondorioa baita. Gaindiezina.
Izan ere, gure lokalera etortzen diren pertsona gehienak kontrakturez kexu dira. Kontrakturak muskuluak laburtzearen ondorioz gertatzen dira eta, nahiz eta minik ez eman, haien ondorioak jasaten ditugu: gorputz-jarreraren aldaketak begi bistaz antzeman daitezke, baita ukimenaren bidez ere, kontrakturak edo zurruntasuna sentitzen baitira, ziur aski estrukturaren “kontrako aldean” edo laburtzeari kontrajarrita.
Eskoliosia gorputz-jarrerarik okerrenetako bat da eta bereziki gustatzen zaigu artatzea, oso konplexua delako.
Kirola
Gorputzaren jatorrizko diseinuari eusten badiogu, estres gehigarria eragin dezakegu estrukturan inolako kalterik eragin gabe. Zer nahiago duzu, gurpil bat txikiagoa edo desberdina duen Ferrari bat (asimetrikoa) ala lau gurpilak berdinak dituen Ford Fiesta bat (simetrikoa)?
Kirolari askok tonifikazioa handitzea eta kontrakturak askatzea hautatzen dute, hobera egingo dutelakoan. Baina, horrela, kolapsora jotzeko joera duen estrukturak estresa jasaten du, eta ez dago prest estres hori jasateko. Gehiago tonifikatuz ez da lortzen gorputzaren jatorrizko diseinura itzultzea. Gorputzaren jatorrizko diseinua mantenduta bakarrik aprobetxa dezakegu haren funtzionaltasunaren % 100. Kirolarientzat ezinbestekoa da oinarrizko muskulu-mantentzea egiten jakitea, gutxieneko elastikotasun orokorra eta simetria mantentzeko, jatorrizko diseinuari eutsi ahal izateko (eta grabitate-ardatza gorputzaren erdian mantentzeko).
Gizakiarentzat, kirola egiteko orduan, elastiko eta simetriko egotea da onena. Estrukturari dagokionez, hori da indarra edo tonifikazioa eraginkortasun handienaz eta efizientziaz egiteko ezinbesteko ezaugarria, ordainean kalterik jasan gabe.
Horretarako muskuluak luzatzen baditugu ere, horrek ez du esan nahi kirola egiten dugun momentuan, aurretik edo berehala egin behar dugunik, muskuluarentzat guztiz antagonikoak diren ekintza egin behar baitira.
Muskulua luzatu berria dagoenean, ez du bere potentzialaren % 100 garatzen. Behar-beharrezkoa izanez gero, hobe da kirola egin aurretik luzatzea, baina ekintza batetik bestera ahalik eta denbora gehien uzten saiatuko gara. Era berean, ez da komeni kirola egin ondoren muskuluak luzatzea, muskulua erlaxatuta eta deskontrakturatuta egon ezean, ez baitaude horretarako prest.
Hala ez bada, oker jokatuko genuke, eta horrek muskulu-distentsioak edo urradurak ekar litzake. Elikadurari dagokionez, jakina denaz gain, interesgarria da indar erlatiboa elastikotasunarekin konbinatuta aztertzea. Muskulu-masa txikienarekin, potentzia handiena, muskuluak laburtu gabe.
Muskuluen zurruntasunak, elastikotasunak ez bezala, exekuzioaren abiadura handituko luke, baita egin litezkeen mugimenduak murriztu ere. Laburbilduz, mugimendu gutxiago, mugimendu motelago.
Luzatzeko eta tonifikatzeko orduan, beti entzun behar zaio gorputzari eta norberaren mugei, horiek baitira gorputzarekiko kontzientziak ematen dizkizun onurak.
* Aplikatzen ditugun terapia naturalek EZ DUTE ORDEZTEN ETA EZ DUTE BAZTERTZEN osasun-profesionalen arreta edo agindutako TRATAMENDU MEDIKO KONBENTZIONALA.