Zientzia horrek estimulu baten ondoren sortzen diren erantzun neuromuskularrak aztertzen ditu, eta adierazten digu zein teknikarekin eta nola jokatu behar dugun maila fisikoan, mentalean, emozionalean… orekatzeko. Gizakia osatzen duten alderdi guztiei erreparatzeko teknikarik onena da.

Test neuromuskularra nerbio-sistema zentralak sortutako edozein estimuluren aurrean erreakzio neuromuskular inkontzientea da, eta pertsona bati zer gertatzen zaion eta zer behar duen jakiteko informazioa ematen digu.

Kinesiologiaren ekarpen nagusia gorputz fisikoa, mentala, emozionala eta energia-sistemak harmonizatzea da, sistema zentralarekiko zuzeneko komunikazioaren bidez.

Hauek dira teknika horrekin lantzen diren kinesiologiak eta haien sortzaileak

Kinesiologia Holistikoa

Raphael Van Assche-k sortu zuen eta muskulatura afasikoaren erantzunarekin lan egiteko sistema erraz bat integratzen du; izan ere, muskulatura hori beti dago aktibo eta ez da hain borondatezkoa, eta, gainera, gorputzak bizi duen guztia gordetzen duen informazioa eskuratzen laguntzen digu, galdutako egokitze-ahalmena berreskuratzeko.

Kinesiologia aplikatua

George J. Goodheart doktoreak (ICAKaren sortzailea) eta bere kolaboratzaile Sheldon Deal, Fred Stoner, John Thie, Leroy Perry eta Alan Bearnal doktoreek, besteak beste, sortu zuten.

Profesional kinesiology provider

Bruce Dewe doktoreak eta Joan Dewe-k sortu zuten, eta kinesiologia bere teknika eta tresna propioekin modu “profesionalean” landu ahal izateko ikuspegian eta planteamenduan oinarritutako sistema da, osasun-profesionalak imitatu behar izan gabe.

Edu Kinesiology

Paul eta Gail Dennison-ek garatu zuten, eta mugimenduaren azterketan oinarritzen da; garuna eta irakurtzeko erabiltzen diren entzumen- eta ikusmen-prozesuak hobeto ulertzeko eredu bat eskaintzen du.

Touch for health

Thie doktoreak eta Mary Marks-ek sortu zuten, eta norbera berriztatzeko programa bat da; teknika ez-manipulatiboen bidez oreka energetikoa berreskuratzea du helburu, arriskurik ez duen sistema seguru baten laguntzaz.

Kinesiologia hori ia alor guztietan aplika daiteke, eta akupunturaren 12 meridianoekin (gehi hodi nagusia eta sorkuntzaren hodia) bat datozen 14 muskuluen testean oinarritzen da.


Zuzentzeko sistemarik egokiena ere erakutsiko digu muskuluen testak.

Kinesiologiaren beste ildo batzuk

Blueprint, Health Kinesiology, Advanced Kinesiology, Aplied Kinesiology, Integrative Kinesiology, etab.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.