Pare biomagnetikoaren terapia

(Teknika honen helburua ez da terapia medikoak ordeztea.
Biomagnetistak soilik imanak erabilita aurkitu ditzake desorekak PHan, eta patogeno bat desoreka horrekin lotzeko, Goiz doktorek ziurtatu bezala, laborategiko teknikariek egindako analisiak behar dira, baita, analisiak aztertuta, baieztatuko duen mediku bat ere.
Aurrerago, Goiz doktorearen liburuetatik ateratako bere teorien zati bat jaso dugu.)
Isaac Goiz Durán doktore handiaren pare biomagnetikoaren teoria lantzen dugu, Richard Broeringmayer doktorearen aurkikuntzetan eta teorietan oinarrituta; horien arabera, eremu magnetikoek gorputzaren azidotasun-maila aldatzen dute. Goiz doktorearen tekniken bidez, gorputzaren PHa orekatu nahi dugu 1000 gauss baino potentzia handiagoko imanak erabiliz (ez dute kalterik eragiten), gorputzaren azidotasun eta alkalinotasun mailak berdintzen baitituzte. Teknika hori erabiltzeko, ez da gorputza manipulatu behar, ez da substantziarik injektatu behar, ez eta medikaziorik hartu behar ere. Gainera, ez du eraginik beste edozein tratamendutan.
Biomagnetismoaren helburua osasuna hobetzea da. Dena den, Kuraian, posturologoak garen heinean, ikusi dugu PHaren desorekek estres sistemak aktibatzen dituztela eta, ondorioz, muskulu-tentsio jarraitu eta inkontzienteak mantentzen dituztela, baita asimetria eragin ere.
Esan dezakegu organismo bizi batek, erasotua, jazarria edo bortxatua sentitzean (PHa aldatzen denean), muskulu-tentsio orokor eta jarraitua mantentzeko joera duela defentsa-metodo gisa, eragilea desagertu arte.
Hain zuzen ere, PHaren desoreka gertatzen den toki gehienetan, gorputzak eraso gisa ulertzen dituen patogenoak (onddoak, bakterioak, birusak eta parasitoak) daude, eta, hala, gorputza zeharkatzen duten kateamendu guztien laburtzea gertatzen da, edo, bestela, “muskulu-jantzi” osokoan (kontzeptu hori erabiltzen dugu muskulu-kateamendu guztiei batera erreferentzia egiteko). Biomagnetismoak hobekuntza-maila desberdinak eragiten ditu gaixotasun askotan. Laburbilduz, Kuraian, pare biomagnetikoa erabiltzen dugu funtsean pertsonak “estutzeari” utz diezaion, hau da, modu inkontzientean uzkurtzeari utz diezaion, gorputz-jarreraren lana ahalbidetuz, lagunduz eta azpimarratuz.
PHaren distortsioak zuzentzean, besteak beste bizitzaren biokimika, biofisika, energetika eta elektromagnetikaren arloak kontuan hartzen ditugu.
Azken batean, PHaren desoreka-puntu bat dugunean, atximur egingo baligute bezala erantzuten dugu, gorputz osoa tolesten dugu mina, tentsioa, etsaitasuna edo erasoak dauden puntuetan.


Biomagnetismoak nola eta zergatik funtzionatzen duen. Zer da pare biomagnetikoa?
Biomagnetismoaren eraginkortasunaren oinarrian dagoen pare biomagnetikoa karga elektriko gehiegi jaso dituzten puntu-pareen multzoa da. Gure gorputzean polo magnetiko positibo eta negatiboak sortzen dituzte, iman batenak bezalakoak, eta horrek PH kimikoa desorekatu eta azidoagoa edo alkalinoagoa bihurtzen du.
Desoreka elektriko horrek eta eragiten dituzten aldaketek birusak, bakterioak, onddoak eta parasitoak agertzea eragiten dute eta, horiek batzen direnean, gizakiok pairatzen ditugun gaixotasun larri gehienak eragiten dituzte.
Profesionalak bionergetikoki arakatu ditzake pazientearen gorputzean finkatutako pare magnetikoak, infektatuta daudenak edo gaizki dabiltzanak aurkitu ditzake, eta, 1000 gauss baino potentzia handiagoko imanen bidez, puntu horietan polaritate egokia aplikatuz, gehiegizko karga positiboak negatiboen kontra bultzatzen ditu, eta, hala, neutralizatu egiten ditu eta organismo osasuntsu batek izan behar duen PHa orekatzea lortzen du. Oreka Maila Arrunta (OMA) deritzo hari.
Gorputza oreka-egoera optimora heltzean, mikrobio patogenoek ugaltzeko egokia ez den ingurune oldarkor bat topatzen dute, eta, ondorioz, denbora oso laburrean desagertzen dira.
Goiz doktoreak puntu-pare horien mapa zehatza ezarri zuen giza gorputzean, baita bakoitzak hartzen duen mikroorganismo patogeno mota ere. Hari eta azterketa medikorako ezartzen duen metodoari esker, lehen saiotik bertatik identifika daitezke pazienteak berak ere antzematen ez dituen gaixotasunak, salbu eta aurretik azterketarik egin badu.
Goiz doktorearen beste aurkikuntza bat izan zen mikrobioak uhin elektromagnetikoen bidez komunikatzen direla beste germen batzuekin, eta horiekin giza sistema immunologikoarekiko erresistentzia-loturak ezartzen dituztela. Pare biomagnetikoen puntu gakoetan imanak erabiltzeak komunikazio hori oztopatzen die, eta mikroorganismoen erresistentzia ahuldu.
Imanen eraginkortasuna konbinatuta, hau da, PHaren neutraltasuna ekarriz eta mikrobioen arteko komunikazioa moztuz, oso epe laburrean horiek ahultzea eta galtzea lortzen da, eta pazienteak nabarmen egiten du hobera.
Biomagnetismoaren beste ondorio onuragarri batzuk guruin endokrinoen oreka, organismoa desintoxikatzeko gaitasuna eta gogo-aldartea hobetzea dira.
Laburbilduz, biomagnetismoa tratamendu egokia da hainbat gaitzentzat, izan fisikoak zein emozionalak, eta beste metodo batzuek baino arrakasta-portzentaje handiagoak lortzen ditu, batez ere gaixotasun kroniko eta konplexuei dagokienez. Medikuntza tradizionalak sendaezintzat katalogatzen dituen gaixotasun batzuk ere, biomagnetismoarekin arindu daitezke.
Aplikazioari dagokionez, oso teknika sinplea da, eraginkortasun handikoa, inbasio gutxikoa eta inolako albo-ondoriorik gabea. Ez da beharrezkoa elektrizitatea erabiltzea, ez eta pazientea biluzik egotea ere, imanak arroparen gainetik aplikatzen baitira, ehunak ez baitu galarazten magnetismoa pasatzea.
Descanse en paz. Aunque los que somos de espíritu inquieto y curioso no descansamos ni en el otro lado.La Paz seguro que encuentra porque somos muchos los que intentaremos llevar a lo más alto lo que creó con la misma humildad que el o por lo menos lo intentaremos.

